1936ko gerran eta frankismoan preso egon ziren emakumeak omendu dituzte
2018ko martxoak 2
GASTEIZ. Udalak Jesusen Bihotza ikastetxearen ondoan monolito bat jarri zuen atzo. 36ko gerran eta frankismoan emakumeen espetxe moduan erabili zuten eraikin hori. Omenaldian bertan, preso izan ziren hainbat andre eta horien senideak izan ziren. Gorka Urtaran alkateak gogora ekarri du emakumeek jasan zuten «jazarpen bikoitza».