Lemoizko zentral nuklearraren lurrak utzi ditu Iberdrolak

2018ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
LEMOIZ. Iberdrola energia enpresak Lemoizko (Bizkaia) zentral nuklearrerako dituen lurrak uzteko akordioa sinatu zuten atzo enpresak eta Espainiako Ogasun Ministerioak. Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari utziko dizkio gero lur horiek; EAJko lehendakari Andoni Ortuzarrek eta Espainiako presidente Mariano Rajoyk 2017ko maiatzean sinatutako akordioari dagokio lagapena. Zentrala egokitu, eta arrain haztegi bat egingo du han Jaurlaritzak.

EH Bildurentzat «eskandalagarria» da sinatutako akordioa, zentrala egokitzeko betebeharretik «salbuetsi» duelako enpresa. Iberdrolareninteresak alboratu eta herritarrenak defendatzeko eskatu dioEH Bilduk Eusko Jaurlaritzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.