Frankismoaren aurkako kereila jartzeko eskatu dute Arabako Batzar Nagusiek

Berria -

2018ko abenduak 20
GASTEIZ. Arabako Batzar Nagusiek foru aldundiari eskatu diote frankismoaren kontrako kereila aurkez dezala, gizateriaren kontrako krimenengatik. EAJ, EH Bildu, PSE, Ahal Dugu, Orain Araba eta Irabazi taldeetako hautetsiek babestu dute mozioa; PPk eta Ciudadanosetik kanporatutako Miguel Angel Carrera batzarkide independenteak, berriz, abstentziora jo dute. Frankismoko Biktimen Arretarako Bulegoak jasotako 146 testigantzak erabiliko dituzte kereilaren oinarri gisa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna