Aberri Egunean gertatutako sexu erasoa salatu dute

2018ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Emakume baten kontrako sexu eraso baten berri eman du Independentistak sareak. Igande iluntzean gertatu zen, Iruñeko Herriko Tabernan, Aberri Egunaren harira antolatutako kontzertu batean. Sareak «gogor» salatu du erasoa, eta elkartasun osoa adierazi dio biktimari: «Sexismoak ez dauka tokirik gure jendartean, ezta berdintasunean, justizia sozialean eta askatasunean eraiki nahi dugun Euskal Herrian ere».

Bestalde, indarkeria matxistarekin lotura dutelakoan, atxiloketak izan dira Nafarroan eta Bizkaian. Batetik, Foruzaingoak Barakaldoko 45 urteko gizonezko bat atzeman du Castejonen (Nafarroa), errepideko kontrol batean. Gizonaren kontrako atxilotze agindua emana zuen Bizkaiko Auzitegiak, sexu eraso auzi baten barruan. Bilbon, berriz, 34 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, bikotekide ohiari labana batekin eraso egitea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.