Bidasoak gaur ekingo dio Europako Ligari

2021eko urriaren 19a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Bidasoak Eslovakian hasiko du gaur Europako Liga; bertan jokatuko baitu multzoen faseko lehen partida, Tatran Presoven aurka (20:45, ETB 4). Jon Azkue taldeko kapitainaren esanetan, «ilusioz» ekingo diote Europako lehiaketari. «Iazko arantzatxoa kentzeko asmoz eta duela bi urte Europan izan genuen esperientzia hura errepikatzeko gogoz gaude». Ostera, aurkari makurra izango dute aurrean iruindarrek. Ezaguna dute, gainera; duela bi urte Txapeldunen Ligan elkarren aurka jokatu baitzuten. Ordutik, taldearen egitura aldatu egin dela ondorioztatu du Jacobo Cuetara Bidasoko entrenatzaileak. «Jokalariak fisikoki ez dira hain handiak, baina kontraerasoan azkarrak dira, eta min egin diezagukete. Jaurtitzaile finak dira». Tatran Presov lider doa Eslovakiako ligan, jokatutako zazpi partidak irabazita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.