Gasteizko Batera zaintza sareak amaitutzat jo du bere lana

Bi hilabete eta erdiko ibilbidearen ostean, bere egitekoa bukatutzat eman du Gasteizko Batera zaintza sare herritarrak. Martxoaren 14an sortu zen, alarma egoerak eta COVID-19ak eragindako osasun krisiak zaintza alorrean sortutako beharrak betetzeko. Itxialdiak iraun bitartean, 2.500 herritar inguru batu dira herri sare horretara, eta, auzoetan antolatuta, lanean aritu dira zaintza alorreko behar espezifikoei irtenbidea emateko. Atzo, agerraldi jendetsu batean iragarri zuten orain arteko lan moldeari amaiera emango diotela, baina «kalean eta komunitatean» lan egiten jarraitzeko asmoa dutela: «Bizitzak zaintzen, defendatzen eta borrokatzen jarraituko dugu». Instituzio publikoek konpromisoa hartzeko ere eskatu zuten.p>

Batera zaintza sarearen agerraldia, atzo, Gasteizen.
Batera zaintza sarearen agerraldia, atzo, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Berria -

2020ko maiatzak 31

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Pertsona batzuk maskararekin pasa den astean, Orion (Gipuzkoa). ©Jon Urbe / FOKU

Getariako Udalak, hiru kasuren berri eman, eta Osasun Sailaren jarrera salatu du

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatu diote zuzenean emateko egon daitezkeen positiboen berri eta hartzeko herritarrak babesteko hartu beharreko neurriak. Azpeitiko (Gipuzkoa) Udala ere kezkatuta dago.

Jendea maskara jantzia duela, lehengo astean, Gasteizen. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Beste 33 positibo atzeman dituzte; horietako 11, Bilbon

Arantxa Iraola

Esan dute ez dagoela motiborik Bizkaiko hiriburuan agerraldi bat dagoela adierazteko. Espainiako Gobernuak plan berri bat atondu du epidemiari aurre egiteko irizpideekin; erkidegoei aurkeztu die.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna