Bidasoak Tolosa hartuko du gaur Europako Ligan

2021eko azaroaren 16a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Bidasoak Fenix Tolosa Okzitaniako taldearen aurka jokatuko du gaur Artalekun, Europako Ligako ligaxkako hirugarren jardunaldian (20:45, ETB4). Sailkapenean, irundarrek bi puntu dituzte, eta frantziarrek, bat ere ez. Baina Tolosak multzoko bi talde indartsuenen aurka jokatu du, Berlin eta Plock, eta etxetik at. Gainera, Frantziako Ligan pattal hasi ondoren, gora egin du: bost puntu lortu ditu azken hiru jardunaldietan. Baina Bidasoa ere bikain dabil: azken bost partidak irabazi ditu Asobal ligan, baita Europako Ligako azkena ere. «Partida oso garrantzitsua da sailkatzeko lehian», esan du Jacobo Cuetarak.

Bestalde, Anaitasunako beste bi kidek eman dute koronabirusean positibo; bost dira jada. Ainhoa Hernandezek eta Maitane Etxeberriak, berriz, Munduko Txapelketa jokatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.