Metroko hirugarren linearekin jarraitu nahi du Bizkaiko Aldundiak

2013ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak hitzarmen bat sinatu nahi du Eusko Jaurlaritzarekin, erakunde bakoitzak 24,5 milioi euro eman ditzan Bilboko Metroko hirugarren linearen lanekin jarraitzeko. «Eusko Jaurlaritzako aurreko gobernuak lanen kostuak ezkutatzen zizkigun», esan zuen atzo Unai Rementeria Bizkaiko Diputazioko bozeramaileak. «Gobernu berriak helarazi digu zein den errealitatea: aurreikusi baino 150 milioi euro gehiago beharko dira lanak amaitzeko». 308 milioi euroko kostua izango du hirugarren linea egiteak, hasieran zehaztutakoa baino bi aldiz gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.