BECeko langileek soldata jaitsiera salatu dute

2012ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Barakaldoko BECeko langileek hiru orduko lanuztea egin zuten atzo, Gure soldatetan lapurretarik ez lelopean, zuzendaritzak proposatutako %15 soldata jaitsieraren kontra. Langileen erdiek egin dute greba, 40 batek. Proposamena bertan behera utzi arte protestekin jarraituko dute. BECeko langileen protestek erakustazokako eguneroko jarduna hankaz gora jar lezakete, eta hain zuzen horixe da eurek nahi dutena. Hil honen amaieran, maiatzaren 28an hasita, makina-erremintaren biurteko azoka egingo dute han, azoka oso garrantzitsua sektorearentzat. Langileek zuzendaritzari ohartarazi diote azoka horrek irauten duen artean ere protestak egiteko asmoa dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.