Zuzendariari

Ezer ez da betiko

Irun.
2011ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
Irunen bi alardeak maite ditut, bietan ditudalako lagunak eta maiteak, eta, horregatik, noizbait denborak eta espazioak elkartuko dute jaietan Bidasoaldeko herri berezi hau, ezer ez baita betiko, eta gehiegi itxaroten eta eskatzen badugu ere, ametsetan segituko dugu, ezinezko dirudiena posible egingo dugu. Uda honetako neure ametsa adiskide zaharrak berreskuratzea da, haiekin barre egitea, nahiz eta jakin ezer ez dela betiko, ezta Irungo sanmartzialetako bi alardeak ere.

Jai bat soilik da, baina oroitarazi beharko genuke alardeekin ez dugula euskaldunok ezer ospatzekorik, 1512an Gaztelako erregeak Nafarroako Erreinua konkistatu baitzuen indarrez, eta bortxaz frantsesekin batera nafarrak edo euskaldunak ere desterratu baitzituen. Munduko historiografiak ezkutatu nahi izan diguna argitara ateratzeko tenorea dugu, eta heldu den urtean, bi alarde gabe, bakarra eta euskalduna izan dadila. Ezer ez da betiko, goza dezagun biharko eguzki goxoa!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.