Zuzendariari

Erredakzioan itzuliak

Zarautz
2012ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Denbora gutxiren buruan bi artikulu argitaratu ditu BERRIAk Erredakzioan itzuliak, bata Nabarraldeko kide independentista batena eta Argentinako EA-EH Bilduko batena, bestea. Neure buruari galdetzen diot, artikuluak erdaraz bidaltzeko ausardia izan badute eta BERRIAk onartzekoa, zer ez dugu ikusi behar laster? Nik ingelesa ikasten ibili nintzenean mutu bihurtzen nintzen, ez bainuen inongoadierazpenik eskatzeko eskubiderik izan ahalik eta ingelesez galdetzeko edota erantzuna ingelesez ulertzeko gai izan ez nintzen arte. Bihur bitez, bada, mutu BERRIArentzat, euskaraz bidaltzen ez dituzten idazleak, nahiz eta esateko oso gauza garrantzitsuak eduki. Ikas bezate euskaraz edo topa bezate euskaratzaileren bat.

ZUZENKETA: Atzoko alean, 13. orrian, Urepele Lapurdin dagoela argitaratu genuen, baina Nafarroa Beherean dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.