Zuzendariari

Kritika Saria

Jon Kortazar. -

2014ko apirilak 15
2010ean, Juan Luis Zabalak egin zidan elkarrizketa baten bidez adierazi nuen Kritika Saria uzten nuela. Lan horretan ari den Javier Rojok beste eginkizun batzuk ditu aurton, eta Kritiko Elkarteko lehendakariak, Angel Basanta jaunak, eskatu dit berriro hartzeko Euskal ponentziaren zeregina Kritika sarian.Gauzak aldatu egin dira euskal literatura sisteman, eta, oraingoz, gonbita onartzea erabaki dut. Erabaki horrek ez du garrantzi berezirik, baina ezagutaraztea komenigarria izan daiteke.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna