Erasotzaile suizida batek polizia bat hil du Istanbulen, lehergailuak zartatuta

Berria -

2015eko urtarrilak 7
ISTANBUL. Erasotzaile suizida batek polizia bat hil zuen atzo Istanbulen, Turismoko Poliziaren egoitza batera sartu eta aldean zeramatzan lehergailuak zartatuta. Polizia ospitalean hil zen, eta beste kide bat ere zauritu zen erasoan. Agintariek ezkerreko DHKP/C Herria Askatzeko Alderdi Iraultzailea/Frontea taldeari egotzi diote atentatua.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna