Esklabotzaren aurkako mugimenduko liderra espetxeratu dute Mauritanian

Berria -

2015eko urtarrilak 16
NUAKXOT. Desobedientzia egotzita, bi urteko kartzela zigorra ezarri dio Mauritaniako tribunal batek Biram Dah Abeid esklabotzaren aurkako mugimenduko liderrari. Biram Dah Abeidek Mauritaniako nekazariek jasaten duten esklabotza salatu izan du IRA Esklabotzaren aurkako berpiztearen aldeko mugimenduan. Harekin batera, Brahim ild Bilal IRAko presidente ordea eta Djibi Sow Kawtal GKEko kideari ere bi urteko kartzela zigorra jarri diote protesta karabana batean parte hartzeagatik. Epaia jakin ondotik istiluak izan dira epaitegi kanpoan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna