'Uchiage Hanabi'

Berria -

2018ko apirilak 14
Zuzendaria: Nobuyuki Takeuchi, Akiyuki shinbo. Herrialdea: Japonia. Urtea: 2017. Iraupena: 90 minutu. Generoa: Animazioa.

Animaziozko film japoniar honek begirada luzatu dio haurtzaroari. Nazuna triste da, eskolaz aldatu behar dutelako. Etxetik ihes egiten saiatuko da Norimichi lagunarekin batera, baina ez du lortuko. Halako batean, gaztetxoak denboran bidaiatzeko modu bat topatuko du. Nazuna etxera joatera behartua izan baino lehenagoko unera joango dira… Zer gordetzen du patuak?

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna