Renferen eta Feveren grebak eragozpen txikiak eragin ditu Hego Euskal Herrian
GASTEIZ. Renfek eta Fevek egindako grebak ez zuen aparteko gorabeherarik eragin atzo Hego Euskal Herrian, CGTk jakinarazitakoaren arabera. Gutxieneko zerbitzuak bete zituzten; aldiriko trenen erdiak martxan ibili ziren, eta bidaiari gehien egon zen orduetan lau trenetik hiruk zerbitzua eman zuten. Gainontzeko bidaietan zerbitzuaren %65 ezarrita zegoen. CGTk trenbide «publiko eta soziala» aldarrikatu, eta lanean hasiko diren kudeatzaile pribatuen aurka egin zuen.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.