Marina Silva presidentetzarako hautagai izendatu du Brasilgo Alderdi Sozialistak

Berria -

2014ko abuztuak 22
BRASILIA. Eduardo Campos zerrendaburua hegazkin istripu batean hil ostean, PSB Brasilgo Alderdi Sozialistak Marina Silva ekologista izendatu du presidentegai. Camposen programari estu lotuko zaiola agindu du Silvak. Bi hilabete barruko hauteskundeetan, Dilma Roussef faborito argia zen lehen itzulirako —botoen %36rekin—, baina inkestek diote Silvarekin bigarren itzulia PSBk irabaziko lukeela: botoen %47 ematen dizkiote, egungo presidenteari baino lau puntu gehiago.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna