Bangladesheko buruzagi bat heriotzara kondenatu dute, gerra krimenengatik

Berria -

2014ko abenduak 31
DAKHA. Bangladesheko Gerra Krimenen Nazioarteko Auzitegiak buruzagi islamista bat heriotzara kondenatu du, gerra krimenak egitea egotzita. Azharul Islam da kondenatua, Jamaat-e-Islami alderdi islamistako buruzagia. 1971ko gerran banandu zen Bangladesh Pakistandik. Gerra horretan, Islamek Al-Badr milizia zuzendu zuen, Pakistango armadaren zerbitzura. Epaiaren arabera, Islam 1.414 hilketaren erantzule da. Hildako gehienak hinduak ziren.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna