Kamerungo armadaren arabera, Boko Haramen 40 bat kide hil dituzte

Berria -

2014ko abenduak 30
JAUNDE. Kamerungo armadak Boko Haram muturreko talde islamistaren aurkako operazioan 40 bat kide hil ditu, iturri militarren arabera. Nigeriako mugaldean egin dute operazioa, Boko Haramen azken egunetako ekintzei erantzuteko. Izan ere, Achigachia inguruko base militar bati eraso zioten herenegun, eta Kamerungo armadari atzera eginarazi zioten. Gobernuak esan du ez dutela operazioa itxi.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna