Matxino huthiek militarren bost kuartel hartu dituzte Yemengo hiriburuan

Huthi borrokalari bat, Sana hiriburuaren kanpoaldean.
Huthi borrokalari bat, Sana hiriburuaren kanpoaldean. YAHYA ARHAB / EFE

Berria -

2014ko irailak 23
SANA. Huthi borrokalariek bere egin dituzte militarren bost kuartel Sana Yemengo hiriburuan, eta armak eta beste hainbat material hartu dituzte. Herenegun, Yemengo agintariek bake akordioa sinatu zuten matxinoekin, NBEren bitartekaritzarekin. Gainera, Abdo Rabu Mansur Hadi Yemengo presidenteak hitzeman du ez duela kenduko erregaien gaineko diru laguntza. Horrek piztu zituen protestak abuztuan. Matxino xiitek ostegunean hasi zuten erasoaldia.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna