Iranek auzi nuklearraren inguruko elkarlana gelditu du, IAEAren arabera

Berria -

2014ko irailak 6
VIENA. IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak berretsi du Iranek deuseztatu dituela %20ra uranio aberastuko erreserbak, baina gainerakoan ezkor agertu da Teheranek programa nuklearraren inguruan daukan jarrerarekin. IAEAk eta Iranek «konfiantza sortzeko» bost neurri aplikatzea adostu zuten maiatzean, eta, IAEAren arabera, Teheranek bi ez ditu aplikatu. Akordio bat egiteko urte amaierara arteko epea adostu zuten Teheranek eta nazioarteko potentziek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna