Irailaren 11ko erasoen ustezko buruaren abokatuak auzia eta armada utzi egin ditu

Berria -

2014ko irailak 3
WASHINGTON. Irailaren 11ko atentatuen antolatzailetzat jotzen dute AEBek Khalid Sheikh Mohamed, eta haren abokatuak, Jason Wright komandanteak, hemendik aurrera auzian parte hartzeari uko egin eta armada uztea erabaki du. Epaiketa «bidegabea» salatzeko hartu du erabaki hori abokatuak: «AEBetako Gobernuak dio epaiketa justu bat dela, baina munduko inongo tokitan ez litzateke hala izango». Bere bezeroari imajinatu ezineko torturak eragin dizkiotela salatu du Wrightek: waterboarding edo itotze simulatua, esaterako, 183 aldiz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna