Talibanen arabera, Afganistan «krisian» sartuko da batasuneko gobernuarekin

Berria -

2014ko irailak 25
KABUL. Axraf Ghanik eta Abdullah Abdullahek Afganistanen agintea partekatu eta batasuneko gobernu bat eratzeko egin duten akordioarekin, herrialdea «beste krisi batean» murgilduko dela adierazi dute talibanek. Akordioaren eraginez, Kabulen «administrazio ahul bat» izango dela eta AEBek aurrerantzean ere «gehiegikeria izugarriak» egingo dituela nabarmendu dute talibanek, agiri batean. Kanpainan hautagaien «handinahikeria» gailendu dela salatu dute talibanek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna