Hego Sudanek atzerriko enpresetako langile atzerritarrak kanporatuko ditu

Berria -

2014ko irailak 17
JUBA. Hego Sudango Lan Ministerioak urriaren 15era arteko epea eman die atzerriko enpresetan lan egiten duten langile atzerritarrei herrialdetik alde egin dezaten. Mota guztietako konpainia pribatuei (petrolio enpresei, telekomunikaziokoei, bankuei, hotelei...) eta gobernuz kanpoko erakundeei eraginen die neurriak. Lan Ministerioak azaldu du neurri horrekin «hegosudandarrek lan merkatuan eduki beharreko eskubideak» bermatu nahi dituela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna