'White Lines'

Urteko bigarren telesaila plazaratu du Alex Pina nafarrak. BERRIA.
2020ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Sortzailea: Alex Pina. Aktoreak: Laura Haddock, Juan Diego Botto, Tom Rhys Harries, Marta Milans, Pedro Casablanc. Herrialdea: Espainia, Erresuma Batua. Urtea: 2020. Non ikusi: Netflix. Atal bakoitzaren iraupena: 60 minutu. Generoa: Thrillerra. Drama.

Telebistako egungo sortzailerik emankorrenetako bat bilakatu da Alex Pina iruindarra. Vis a vis eta La Casa de Papel dira bere lanik adierazgarrienak; azken horrek laugarren denboraldia estreinatu du Netflixen, eta handik aste gutxira plazaratu du Pinak beste nobedade bat plataforma berean. White Lines da aktore estatubatuarrekin filmatu duen lehena: Eivissa, festa eta drogak uztartzen dituen thriller bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.