Ideologiaren ele zuriak

2019ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
Uda ez da sasoirik onena herrigintza bultzatzeko. Jende asko oporretan dago. Halarik ere, beti daude salbuespenak. Eta hori oso ondo ikusi dugu egun hauetan Plentzian (Bizkaia). Izan ere, bertako batzuk erakusteko ez daudela prest besoak antxumatuta egoteko, zer edo zer originala egitea erabaki zuten. Horiek ez dute Iruñean bezala kalearen izena aldatu botere aldaketarena antzemateko. Horiek oso maite duten ideologiaren zuria erabili zuten, batzuen sufrimendua nola ulertzen duten adierazteko, eta denbora luzean hondartzako hormetan egondako leloak «Altsasukoek askatu» eta «Presoak etxera» ezabatzeko. Ez dago jakiterik presoen ongietorriek eragina izan duten ekimen ikusgarri hori bultzatzeko, baina argi dagoena, zera da: pintura eta eskuko lana herrikide guztiek eskotean ordainduko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.