ZUZENDARIARI

Jai daukagu!

2022ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
«Ez zabaltzeko hiritar guztiei zuen artean konpondu behar duzuena». Horrela erantzun zion Gorka Urtaran jaunak (Gasteizko alkatea) GKSren (Gazte Koordinakunde Sozialista) eskaerari: Gasteizko jaietan aukera izatea txosna bat jartzeko.

Bestalde, Urtaranek esan zuen, hamarkadak daramatela txosnako komisioak txosnak antolatzen, eta haiengana zuzendu beharko liratekeela; hau da «Gasteizko eredua», kulturako zinegotziak esaten duen moduan.

Baina «Gasteizko eredua» ez zuen asmatu Gasteizko Udaletxeak, ez EAJk eta ez PSEk ere, okupazio bat besterik ez zen izan, garai hartan Florida parkean instituzio jarrera itxiaren gainetik, hain zuzen.

Badirudi ahaztu dela horrelako jarrera diskriminatzaileen kontrakoa, baina jarrera horri esker izendatu zuten Gorka Urtaran alkate gisa, alderdi guztien babesarekin. Marotoren portaera arrazistaren kontra eta era berean denon artean, Urtaran barne, lortu da Subijanaren gas putzua ixtea.

Baina antza denez errazagoa da, Pilatoren moduan, eskuak garbitu eta hor konpon!

Hori bai, multzo berberean jarriz txosna baten bila dabilena, ertzain batekin izan den liskarra edo emakumeei ziztadak egiten dizkieten matxistak. Hau bai dela jai giroa!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.