ZUZENDARIARI

Donostia Kulturaren ikastaroak, herren

Marije Manterola Iribar eta Jone Forcada Adarraga.
2022ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Donostia Kulturak antolatzen dituen ikastaroetan, jende gehiagok ematen du izena gaztelaniaz euskaraz baino. Eta euskaraz dakien jende asko egon ohi da gaztelaniazko ikastaroetan. Eguna eta ordua izan daitezke arrazoi, baina bada beste bat horien gainetik dagoena: euskaldunek badakite euskaraz diren ikastaroak ez direla osatuko.

Bai, euskarazko taldeen gutxieneko kopurua jaitsi egin dute taldea errazago osatu dadin, eta hala ere gaztelaniazko taldeak euskaldunez mukuru beteta egongo dira.

Saiatu gara aurten ere Donostia Kulturako zuzendariari proposamen berriak eskaintzen egoera hau irauli dezan. Baina aurten ere ez da aldaketarik egingo. Badakigu hainbat erakunde ere ari direla hori irauli nahian proposamenak egiten. Baina Donostia Kulturari dagokio egoera iraultzea edo bere horretan mantentzea.

Donostia Kulturak aldaketarako erabakirik hartu ez duenez, 2022-2023 ikasturtean ere azken hogei urteetako inertziak bereganatu du ikastaroetako hizkuntza hautua: euskarazkoa hautatuz gero ikastarorik gabe gelditzeko beldurrak.

Dena den, erabakiko balitz beharrezkoak diren aldaketak egitea, horien arrakasta lortzeko ikasleei matrikulatu aurretik jakinarazi beharko litzaieke, kultur etxeetako langileek modu produktiboan jokatuz eta komunikabideen bidez ere informazioa zabalduz, besteak beste.

Orain da garaia datorren ikasturterako aldaketak prestatzen hasi daitezen Donostia Kulturan.

Irauli dezagun guztien artean egoera hau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.