ZUZENDARIARI

Jokin Bildarratzi eskutitz irekia

Iñigo Aldabaldetreku Balentziaga.
2023ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Kaixo Bildarratz jauna. Zer moduz? Irakasletza eskola garaitik, hezkuntza —eta politika— eremuan arituta, seguruena ikasten ibiliko zara, gehiago ikasten, beti ikasten, hark esango lukeen bezala.

Iralen formakuntza ikastaldi interesgarria egin nuen aurreko hiruhilekoan. Bertan jasotako eta neronek bildutako hainbat edukirekin lan bat osatu dut, euskara eta kultura batera joan behar direlakoan, euskararekiko motibazioa zein euskal kulturarekiko identifikazioa sustatzeko asmoz. Nire irakasle jarduna tanta bat da euskal hezkuntzaren itsasoan. Edonola ere, zurekin partekatu nahi nuke sortutako webgunea. Begiratu bat emateko denbora hartzerik bazenu, akaso bertan zerbait interesgarria aurkituko duzulakoan: kulturleihobat.com.

Sailburu karguak berezkoak dituen hainbeste zereginetan murgilduta ibiliko zarelakoan nago. Areago, EAEko Hezkuntza Legearen proiektua onartzekotan zareten honetan.

Tira, Jokin, Hezkuntza Sailaren lema egoki zuzentzen asma dezazula opa dizut. Nago, horretarako, funtsezkoa dela euskal eskola publikoa indartzea, eta gure euskal hizkuntza eta kultura gutxituen alde sendo egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.