ZUZENDARIARI

Alardeatzeak

Iñaki Idigoras Igartua -

2019ko uztailak 10

Alardeek ematen dute zeresanik. Garaipen militarra ospatzeko, tradizioa lege, gizonezkoak gudari San Martzialen. Emakumeak, parte hartu nahiz, parekidetasuna aldarrikatuz. Ikuskera talka. Kultura talka. Matxismoa - feminismoa. Genero kontuak. Omen.

Eta badira, baina ez soilik. Generoarena kontzeptu handiago baten baitakoa da: Boterea-duintasuna. Bizipenetan, alardea -sufrikarioa.

Euskal usainik ez du alardeak. Ez diot pareko hitz jatorrik aurkitu. Jatorretik gutxi baitu: «Handiustez, hantukeriaz nagusitasun egoera batez agertzea» irakurri dut. Asko esaten du definizioak, zapaltzaileaz. Matxismotik badauka. Bestelako atzeak, ere, alardeak.

Orduan ere, izorratu ginen euskaldunok elkarren artean, arrotzen gozamenerako. Gaztelak 1200etik menperatuak zituenek, bere laguntzaz, menperatu nahi zituenei. Egungo giputxiak, egungo nafar erkidegokoei. Albako dukeak hasi zuen, gogor, 1512an. 1522koa, nafarren berreskurapen saioa izan zen, lagun-senide franko eta soldatapeko aleman batzuen laguntzaz. Noaingo gudu fatidikoaren osteko batailatxoa da Aldabe mendikoa. Egun gutxitan Amaiurko eta Hondarribiko dramatikoak etorriko ziren.

Eta, ezin ahulak indartsuaren erasoari eutsi. Botere gosearen ahalak menpean hartu zuen, beste behin, kultura propioan izatasun duinarekin bizi zena. Jabetu, ustiatzeko.

Egungo emakumeek jaietan parte hartze aktiboa nahi izatea ulertzen dut. Min egiten dit, baina, ahalduntze prozesuaren barnean, alardean parte hartu nahi izateak. Samina eragiten dit, zapaldua izan denak, ahaldundutakoan, zapalduaren zapalketa ospakizunetan parte hartzea, matxistekin parez pare. 1522ko gizon iruindarrek Gaztelakoekin (beren jabearekin) egin zuten bat, anaia nafar oraindik burujabeen kontra egiteko. Burugabetzeko. Eta garaipenaz alardeatu. Irudikatzen ditut era zentzuzkoagoak genero talka ospatu baino, oroitzeko. Nire desioa da 2022ko Irungo jaietan argi printzarik ikustea, tunel luze beltz honetatik ateratzeko ahalmena eta gogoa dauzkagun erakusgarri. Duintasuna ospatu daigun, duintasunez, parez pare.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

COVID-19aren jarraipen batzordea, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela, atzo Gasteizen. ©JON RODRIGUEZ BILBAO / EFE

Pandemia osoan izan den kopururik handiena zenbatu dute Bizkaian: 402

Olatz Esteban Ezkati

Hego Euskal Herrian 651 positibo izan dira. Hamasei egoiliar eta 36 langile kutsaturik daude Bizkaiko zahar etxeetan. Eusko Jaurlaritzak ez du baztertzen osasun larrialdia berrezartzea

Nekane Murga Osasun sailburua, atzoko agerraldian. ©Miguel Toña / EFE

Etxeratze agindua, zalantzazko muga

Irati Urdalleta Lete

Eusko Jaurlaritzak etxeratze agindua izan du hizpide; hau da, herritarrei eskubidea kentzea ordu jakin batetik aurrera kalean ibiltzeko. Adituek ez dute argi horretarako eskumenik ba ote duen.

Emakume bat, elikagaiak kalean saltzen, Quiton, Ekuadorko hiriburuan. ©JOSE JACOME / EFE

Birusari, errenta unibertsala

Cecilia Valdez

Koronabirusaren pandemiak pobrezia hedatu eta desberdinkeria areagotu duela ikusita, Latinoamerikako zenbait herrialdetan oinarrizko errenta unibertsala eta haren gisako neurriak ari dira aztertzen. Errentarentzako dirua nondik bildu, horixe da erronkarik handienetako bat.

Donibane Lohizuneko plaza, konfinamendu denboran ©Bob Edme

Donibane Lohizuneko ostatu bat hetsi dute

Ekaitz Etxamendi

Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefeturak erabaki du Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Le Miam ostatuaren hestea bost egunez, zigor gisa. Neurria beterik, gaur ireki dute berriro.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna