ZUZENDARIARI

Bidesariak: noiz da unea?

2021eko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Bizkaiko Batzar Nagusiek onartu berria dute EAJk eta PSEk garraiolariei, erabiltzaileei eta gizarte eragileei bizkarra emanda landu dutenErrepideetarako Foru Araua. Azpiegitura Sailak orokorkeriaz eta topiko zaharkituz betetako hitzaldi hutsala osatu zuen, dirua biltzea beste helbururik ez duen proiektua zuritzeko. Ituan PPko bozeramaileak jo zuen, galdetu zuenean plan hau ez ote zen asmakeria bat Bizkaiko autobide guztietan bidesariak jartzeko (horixe nahi baitu EAJk, AP-8aren negozioa zein ondo doakion ikusita). EAJk eta PSEk aho batez erantzun zioten: «Hau ez da bidesariez hitz egiteko unea».

AP-8 Bidesaririk Ez plataformatik, galdera hauxe egiten dugu: noiz da unea? Goizetik gauera, herritarrei eta profesionalei galdetu gabe, beraiei gogoak ematen dienean? Gizarte eragileei haien argudio inozo eta interesatuak ezeztatzeko aukera eragotziz? «Kutsatzen duenak ordaintzen du», «Autobideak defizitarioak dira», «Europak behartzen gaitu» eta gisakoak?

Argudiategi arrazional eta bateratu bat behar da, eztabaida serio bat, eta ez haien prepotentzia arrazoiaren aurretik jartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.