ZUZENDARIARI

Arkitektura gizartearentzat

Patxi Chocarro.
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko dekanoa
2022ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Luís Comeron Espainiako Arkitektoen Elkargoen Kontseilu Nagusiko (CSCAE) presidentea zendu zen, bat-batean, aurreko astean. Lanbidearen onena irudikatzen zuen. Asmo ugari zituen: ikusaraztea arkitektoak gizartearen zerbitzura daudela eta giza jardueren habitata sortzeko ardura dutela; etxebizitza eskuragarria eta erosoa bultzatzea, hiri eder eta funtzionalekin; eta kalitatezko arkitektura sustatzea eta babestea. Belaunaldi gazteen indarrean sinesten zuen. Arkitektura interes orokorreko ondasun gisa aitortzearen alde lan egin zuen, Arkitekturaren Kalitateari buruzko Legearen garapena babestuz, besteak beste. Bere agintepean, CSCAEren hautagaitzak lortu zuen etxebizitza duin eta egokiari buruzko Arkitektoen Nazioarteko Batasunaren (UIA) 2022ko Foroa Madrilen ospatzea, baita UIAren 2026ko Kongresua ere, Bartzelona Arkitekturaren munduko hiriburu izendatuz.

Gure lanbidea bakarra, bizia eta integrala zela ulertzen zuen, arkitekturak barne hartzen dituelako sorkuntza, teknika eta humanismoa; hau da, arkitekturak ardura osoa bere gain hartzen duelako. Haren heriotza galera handia da. Lanbidearen onena ordezkatzen zuen arkitektoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.