ZUZENDARIARI

ETB ere, frakaso. Delitu?

2022ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Zerbait antolatzeko irizpide nagusi edo bakarra nepotismoa (entxufismoa, pasteleoa) denean, kalitatea, profesionaltasuna, zorroztasuna, interesa eta horrelakoak kanpo uzten dira. «Nori emango diogu arratsaldeko ordu pare hori?». Begiratu ETB1en programazioa noiznahi: marrazki bizidunak, albistegi-laburpenak (erdarazkoen aldean), sukaldaritzazko saioak... eta, betegarri, zaharrak berri.

Hortaz, hanka sartuz eta hanka sartuz, geroz eta ikusle gutxiago.

Urtzi Urkizuk, BERRIAn: «130 film espainolez eta 0 euskaraz». Bai, baina dozenaka bilbainada, rantxera eta bolero ETB1en eta bat ere ez erdarazkoetan. Ondorioa: ETBko ikuslea heldugabea da, adiera zabalenean.

Nor ote da erruduna, ETB ikusten ez duen euskalduna? ETBk ikus-entzuleriarik zabalena Euskadi horretatik kanpo du.

Estatutuarekin, Nafarroa Euskadin, besteak beste. Kale. Baina soldatak hilero sartzen zaizkie kontuan. Eta ateratzen zaizkigu kontutik. Horri, beste leku batzuetan, delinkuentzia deritzo. Delitu horien biktima garen aldetik, zer moduz elkartu eta kalte-ordainak eskatuko bagenitu? Guk ordaindutakotik aterako litzateke, baina...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.