ZUZENDARIARI

Herri txiki, erreka handi

2022ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Gobela-Getxo: Uraren Euskal Agentziak jakinarazi duenez, Tragsa-ri esleitutako obra bi fasetan egin da. Lehenengoak, 400 metroko luzerakoak, Cristobal Valdeseko gainezkabidearen eta Avanzada zubiaren artean, 2013ko apiriletik 2015eko abendura bitartean gauzatua, 10,7 milioi euroko inbertsioa ekarri zuen; eta bigarrenak, 362 metrokoa, Avanzada zubiaren eta Leioa etorbideko zubiaren artean, 2015eko martxotik 2016ko abuztura, 5,5 milioi euroko inbertsioa.

«URAk Gobela ibaiaren obrak amaitu ditu Errekaganen (Getxo) 16,2 milioiko inbertsioa egin ondoren» (Europa Press).

Undabe-Ubide: Jakinarazi dutenez, Onaindia-ri esleitutako obra bi fasetan egin da. Lehenengoak 50 metroko luzera du, Arabasoloko eta Errekamonako intxaurrondoen artean, eta 2022ko urriaren 19ko 08:30etik 2022ko urriaren 19ko 12:30era bitartean egin zen (ez dakigu inbertsioaren kostua); eta bigarrenak, 50 metrokoa, 2022ko urriaren 19ko 12:30etik 2022ko urriaren 19ko 14:30era Anbetik eta ur beltzen araztegiko hodiaren artean (ez dakigu inbertsio horren zenbatekoa).

«URAk Undabe ibaiaren obrak amaitu ditu Arabasolon (Ubide) xxx-ko inbertsioa egin ondoren» (Ubide Press).

Gero esan diezagutela denok berdinak garela. Duela hiru urte eskatu zena, goiz batean egin da. Legarra beherago botatzeko, hau da, arazoa beherago sortzeko. Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.