ZUZENDARIARI

Poztasunaren neurriak

Juan Luis Mugertza Unanue. -

2018ko azaroak 8
Ez du tallarik. Ez du pisurik. Halarik ere, nork bere neurgailua du poztasunaren tamaina hartzeko, eta ondokoei helarazteko. Esaterako, Aburto eta Unai Rementeria oso pozik (They are happy) daude (espainiarrak ere bai), 500 milioi pertsonak (ia mundu osoak) gure herriaren berri («I love Spain too much») izan zutelako. Otegi ere oso kontent dago (gu ere bai) gaurko irribarrea atzokoa baino handiagoa delako, eta Europak agerian jarri duelako Espainiaren izaera antidemokratikoa. Edonola ere, batzuk zenbakiek egiten dituzte zoriontsu, beste batzuk idealek. Horregatik batzuk praktikoak ingeleraz pragmatics, ezta? dira, eta beste batzuek bizitzaren zati handi bat espetxean egiten dute.