ZUZENDARIARI

Eta gainera errieta!

2018ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Ez da taktika txarra, ez, batzuena. Zelako auzo lotsa igandekoa! Zer pentsatuko dute katalanek? Eta espainiarrek? Honela gaizki goaz (zoazte, hobeto esanda). Zer edo zer aldatu beharra dugu (duzue, hobeto esanda). Ez, ez, ez dugu horrelako zibilizaziorik nahi, inola ez. Gu ez gaude prest horrelako abenturetan parte hartzeko. Gu ohituta gaude gauzak ondo egiten, bestela... hobeto ez egin. Orain arte ondo konpondu gara, lasai asko bizi izan gara, eta hemendik aurrera, ahal dela, lehengo bideari eutsiko diogu. Zuek ikusi. Zertarako konplikatu bizitza. Errealitateari eutsi behar; emaitzak txarrak izan dira, oso, eta autokritika egin behar dugu (duzue, hobeto esanda). Zuek ikusi. Gainera, hori Gure Esku (ez) Dago, eta Gure Esku (ez) Dagoena...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.