Polizia Legearen aurreproiektua onartu dute

2018ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak hasi du Polizia Legea aldatzeko bidea, eta horretarako lege aurreproiektua onartu du gobernu kontseiluan. Orain, Eusko Legebiltzarrera bidaliko dute, eta han eztabaidatuko dute horren inguruan.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak azaldu duenez, «polizia eredua indartzea, berdintasuna eta emakumeen presentzia bultzatzeko neurriak sustatzea eta Ertzaintzako lan-karrera hobetzea» dira aldaketaren zio nagusiak. Horretarako, Poliziaren Etikari buruzko Europako Kodea integratu dute testu berrian, eta kontrol eta gardentasun batzorde bat sortzea aurreikusi dute.

Ertzaintzan aritzen diren gizonen eta emakumeen artean berdintasuna sustatze aldera hainbat neurri sartu dituzte lege aurreproiektuan. Ertzaintzarenak ez ezik, udalerrietan aritzen diren udaltzainen nondik norakoak ere arautu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.