Sirian eta Iraken erasotzeko baimena berritu nahi du Turkiako Gobernuak

Berria -

2014ko irailak 30
ANKARA. Siriara eta Irakera tropak bidaltzeko baimena berritzeko eskatu dio Turkiako Gobernuak parlamentuari —etzi erabakiko du—. Baimen horiek eskatu zizkion PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren aurka jotzeko Iraken, eta Siriako mugan esku hartzeko. Firat agentziak jakinarazi du Siriako kurduen Kobane hiriko mugan 40 tanke kokatu dituela Turkiak. Estatu Islamikoaren setiopean dago hiria.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna