Ukrainak 2020an EBn sartzea eskatu ahal izateko erreformak hasi ditu Poroxenkok

Berria -

2014ko irailak 26
KIEV. Ukraina ekialdean gerraren aldi gordinena gainditutzat eman zuen atzo Petro Poroxenko presidenteak. Eta, etorkizunera begira jarrita, 2020an Europako Batasunean sartzeko eskaera egin ahal izateko lege erreformak biltzen dituen plana aurkeztu du. Hain baikor ez zen agertu Arseni Jatseniuk lehen ministroa, eta Barack Obamak Errusiari zigorrak arintzeko aukera hipotetiko bat aipatu zuelarik NBEren batzarrean, oraindik ez dela horretarako garaia ohartarazi zuen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna