ZUZENDARIARI

Gora haurrentzako poesia!

Ibon Usandizaga Elizegi. -

2018ko urriak 2
Gure seme-alabekin liburu bat erostera goazenean, maiz, gurasook poesia edo olerkigintza baztertu egiten dugu automatikoki.

Guk geuk ikusi dugunez, errimarekin esperientzia duten bi eta sei urte bitarteko haurrak idazketan eta irakurketan bikain aritzen dira gero. Soinuekin jokatzea letreiatzeko edo letrak banaka esateko lagungarria izaten da, baita ere. Abestiak, olerkiak, bertsoak, errimak ezagutzeak edota asmatzeak irakurtzeko eta idazteko ikasketa prozesuan bidea errazten die. Erritmoa, umorea eta aurresan ahal izateak oso erakargarria bihurtzen du prozesu hori.

Orokorrean, umorearekin jokatuz gero, haurrekin irakurketa gogoko izatea eta ohitura bihurtzea errazagoa suertatzen da. Ez dut ezer berririk esaten.

Eman diezaiogun ba bere tokia gure apaletan haurrentzako literatura genero honi.

Gora haurrentzako poesia!

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna