Mutrikun galdeketa egingo dute zaborra biltzeko zein sistema erabili aukeratzeko

Berria -

2014ko azaroak 11
MUTRIKU. Hondakinak birziklatzeko zein sistema erabili, galdeketa egingo dute azaroaren 30ean Mutrikun (Gipuzkoa). Udalak jakinarazi du hondakinen %60 gaika biltzea dutela helburu, eta zein sistemaren bidez egin herritarrek aukeratuko dute. Datozen egunetan zehaztuko dute galdeketa. Bestalde, EAJk salatu du legea bete gabe egin nahi duela aldundiak Zestoan hondakin bizigabeen biltegia. Lurralde plana aldatu aurretik foru araua aldatu behar duela ohartarazi dio aldundiari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna