Ahmet Davutoglu izendatu dute AKPko buru, Erdoganek alderdia utzi ostean
2014ko abuztuak 28
ANKARA. AKP Justizia eta Garapenaren Alderdiko biltzarrean egungo Turkiako Defentsa ministro Ahmet Davutoglu izendatu dute alderdiko buru. Turkiako gobernuburu izendatzeko lehen urratsa egin dute horrela. Recep Tayyip Erdogan orain arteko AKPko buruak alderdia utzi du, gaur izendatu behar baitute presidente. Orain dela bi aste irabazi zituen bozak Erdoganek. Behin presidente izendatzean, Davutogluk lehen ministro izateko hautagaitza aurkeztuko du, eta Erdoganek gobernua eratzeko enkargua emango dio.