ZUZENDARIARI

Lanbide: ikastaro guztiak gaztelaniaz

2022ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Zerbitzua da Lanbide, eta orain langabeentzat eskaintzen dituen 585 ikastaroetatik guztiak dira gaztelaniaz. Tira, guztiak ez: euskara ikastaroak euskaraz dira.

Herritar baten kexaren bidez jakin dugu, eta ikusi dugu hala dela, baita Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko herrietan ere, baita hizkuntzarekin zerikusi handia duten arloetan ere: turismoa, hezkuntzako teknologiak, bezeroarekiko harremanak...

Beraz, Lanbideri eskatzen diogu behar diren baldintzak jar ditzala herritarrek aukera izan dezaten halako ikastaroak euskaraz egiteko. Hiriburuetan eta Uemako herrietan has daiteke, adibidez. Eta, horrekin batera, webguneko bilatzailea molda dezake, hizkuntzaren araberako bilaketak egiteko. Aintzat hartuko duelakoan, mila esker aldez aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.