ZUZENDARIARI

Bihotzaren disketean gordeta

2018ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Umeak gineneko argazki gehienak propio etorritako auskalo nondik! argazkilariek egin ohi zituzten: «Atzekoa, mesedez, aurrean jarri, eta orain geldirik egon». Eta gu, txintxo-txintxo, arnasari eutsi, argazki-makina barruko flashak gure begitxoak ez itxiarazteko, luze eginda egoten ginen gero argazkian geure itxurari (txanga pistolak ikusgai; belaun-buruan, askotan, esparatrapua; gainontzeko lagunekin tiobiboen ondoan) erreparatzeko. Orduantxe, jabetzen ez baginen ere, bizitzak erakutsi diguorduan, paperan egindakoak; egun, digitalean; hemendik urte batzuk, auskalo, non? nork bere argazki bilduma egingo duela. Inoiz, koloretan, askotan, zuri-beltzean, ordukoen antzera, baina hauek besteek ez bezala, arima, ahotsa izango dituztela, eta herriko jaietan barik, edozein egunetan egingo (Sebas, Lariz, Patxi, Saioa, Lezuri, Irantzu, Ibai, Orkatz…) ditugula, eta gogora ekarriko. Izan ere, bihotzaren lekutxoan leku handia duzue.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.