ZUZENDARIARI

Santutxuko Olentzero ohia joan zaigu

Joseba Basterra Arza.
Santutxu.
2019ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Badira berrogeita hamar urte pasa gure auzoko ikastola eta gau eskolak bultzatuta garai hartan erabat ezezaguna zen Olentzero kaleratu genuela, lehenbizi panpina bezala irudikatuz, baina hurrengo urteetan idiak bultzatutako gurdi gainean benetako Olentzero agertu zen ume eta nagusien gozamenerako; hura gorpuztu zuena Jose Mari zen, eta urte askotan hala izan zen. Gaur egun lehen umeak izandakoak eta gaur guraso direnak ez dute Jose Mari bezala ezagutzen, kaletik zebilenean Olentzero deitzen zioten.

Olentzeroren etorriak jarraitzen du nahiz eta beste era batera izan; orain Maridomingirekin batera ateratzen da, eta biak zaldi gainean.

Bestalde Jose Marik beste esparru batzuetan ere parte hartu du, mintza praktika taldean, inguruan egiten ziren bertso ekitaldi guztietan ikus zitekeen, auzoan urtero antolatzen zen Herri Krosean laguntzaile, Egin-Gara eta Egunkaria-BERRIA-n laguntzaile, baita auzoko aldizkarian ere, Berton-en.

Mila esker zure ekarpenarengandik, eta ez adiorik.

Besarkada bero bat familia osoari.

Iker eta Koldo, ez ahaztu datorren urtarrilean Herri Krosean, betiko lekuan, banderola eskuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.