Jada lau lagun hil dira Gazan hotzagatik

Berria -

2015eko urtarrilak 11
GAZA HIRIA. Gutxienez lau pertsona hil dira azken egunotan Gazan, neguko hotzaldiak eragindako eritasunengatik. Haietako hiru hilabete gutxiko haur txikiak ziren, eta bestea, arrantzale gazte bat. Israelek udan Hamasen aurka egindako erasoaldiaren ondorioz etxea galdutako familietako kideak ziren haur guztiak, eta nola-halako aterpeetan bizi ziren. Ekaitzak laugarren eguna zuen atzo Gazan; ehunka etxe hustu dituzte, bizilagunak uholdeetatik babesteko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna