ZUZENDARIARI

Erne!

Barakaldo.
2019ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Euskadi, metalgintzaren sektorean, eskualderik garrantzitsuenetariko bat da. Alde batetik, industrian bere makina-erremintaren jarreragatik; eta, bestetik, edukitzen duen enpresa-kopuru handiagatik hala siderurgian nola fundizioan, baita sortzen dituen lanpostuengatik ere. Hori ez dut esaten nik, baizik eta joan den ekainean Europar Batzordeak Barakaldoko BECen jakinarazi zuen txosten batean.

Hemen ere metalgintzaren laugarren greba-eguna izan zen joan den astean. Egun horrek datu nabarmentzekoak laga zituen: 55.000 pertsona karriketan izan ziren, eta grebaren jarraipenaren %85ekin.

Datu hauek argitara atera orduko, Jaurlaritzako lehendakaria patronalaren alde jarri zen, eta Barakaldoko EAJk eta PSEk ere jarrera horri eutsi zioten. Hots, sektorearen sindikatuek osoko bilkuran babesa eskatu zuten, eta, berehala, haien erantzuna sindikatuen proposamena kaleratzea izan zen; eta, horren ordez, aurrekoaren edukia husten duen ordezko testua aurkeztea. Berriro ere, EAJren eta PSEren arteko zorioneko itun horrek hiritarrei bizkarra eman die; kasu honetan, grebandauden metalgintzako langileei.

Biharamunean, Bizkaian gehien saltzen den egunkariko lehen orrialdeak esaten zuen: «120 grebalariak, 12 kilometroko auto-pilaketak». Bistakoa da egunkariaren helburua ez zela jende askorengan eragina duen auziaren gainean informatzea, baizik eta auto-pilaketa eta grebalariaren arteko zerikusia lau-haizeetara botatzea. Egiari zor, lerroburu bera irakurri nahiko nuke, esate baterako, Espainiako itzulia Bilbotik pasatzen den bakoitzean edo Errugbiko finalak Euskal Herriko edozein herritan ospatzen diren bakoitzean. Horrekin lotuta eta bizikleta uzteke, EITBren Teleberrin lehendakaria oso harro atera da, hurrengo urteetan Frantziako Tourra Euskal Herritik pasatzea posible izan daitekeela esanaz.

Argi dago lehentasun kontua dela: lehendakariak bizikleta hartu nahiago izan du Euskal Herriko alderdirik inportanteenetariko baten auzia konpondu bainoago. Malcolm X-k jadanik esan zuen: «Hedabideekin erne egoten ez bazara, zapaltzailea maitaraziko dizute eta zapaldua gorrotaraziko dizute».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.