SAIOA ITXI

Hasiera / Iritzia

ZUZENDARIARI

Zaharrak berri

Txomin Valverde Costa.

2021eko irailak 11
Hilaren 6an, 2021-2022 ikasturteko irakaskuntza planaren berri jaso genuen EHUko Letren Fakultateko ikasleok. Bertan azaldu zitzaigun soilik ikasleen %33k jasoko dituela eskolak aurrez aurre, gainontzekoek klaseak etxetik jarraituko dituzte: hiru astetik behin izango dugu unibertsitatera joateko aukera, aurreko ikasturtean bezalaxe. Dirudienez, gure fakultateko arduradunek ez dute azken urtean egoera epidemiologikoaren garapenik sumatu eta iaz hartutako neurriekin jarraitzea erabaki dute.

Eskolak hasteko astebete baino gutxiago geratzen denean egin da iragarpena, eta, erabakiaren berri jaso genuenerako, ikasle askok pisu edo egoitza baten alokairua eginda zuten, klasera hilean behin joateko errentagarriak ez diren kostuekin.

Aurtengo udaberrian txertaketa-kanpaina martxan jartzean, hezkuntzan lan egiten duten profesionalei lehentasuna eman zitzaien, osasungintzakoen pare. Irakaskuntzan eta bestelako zerbitzu publikoetan dihardutenak txertatzeak ezinbestekoa zirudien kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izateko; baina sektoreko langileek txertoa jaso arren, unibertsitateak ez du irakaskuntza presentziala berreskuratu. Argi dago gaur pandemia ez dela duela urtebete bezain arriskutsua, biztanleen %82 jada txertatuta baitaude, baina EHUko Letren Fakultatean ez da hobekuntza horri dagokion ezberdintasunik igarriko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Izan BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna