Reala eta Athletic larunbatean ariko dira, 16:00etan, Zubietan, Espainiako Kopan

Claudia Zornoza eta Lucia Cordoba, lehian, Anoetako partidan.
Claudia Zornoza eta Lucia Cordoba, lehian, Anoetako partidan. J. C. RUIZ / FOKU

Berria -

2018ko maiatzak 16
FUTBOLA. Realak eta Athleticek larunbat honetan jokatuko dute elkarren aurka, 16:00etan, Zubietan, Espainiako Kopako final-laurdenetako joaneko partida. Gol telebista kateak zuzenean emango du lehia. Itzuliko partida, berriz, datorren asteazkenean jokatuko dute, Lezaman; oraindik ez dute zehaztu zer ordutan. Kanporaketako irabazleak Bartzelona edo Levante izango du aurkari finalerdietan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna