ZUZENDARIARI

Jauzi kualitatiboa

Patxi Aznar Bellido. -

2018ko uztailak 13
Aurreko astean Libiako kostaldetik gertu ehun bat lagunek bizitza galdu zuten. Dirudienez, Italiako kostako polizia arriskuan zeudela abisatuta zegoen, eta lehenago behintzat kasu hauetan Italiako gobernuak eremu horretan egoten den gobernuz kanpoko erakundeko itsasontzi bati abisua pasatzen zion. Aldi honetan, berriz, ez dio abisurik pasatu. Ematen du Italiako eskuin muturreko gobernu berriak ez duela betiko lankidetza eduki nahi gobernuz kanpoko erakundeekin.

Egia da erreza dela Italiako gobernuari errua leporatzea, baina ez da horrela izan Italian etorkinen gaiarekin laguntzarik gabe urte asko daramatzalako. Hori dela kausa, Italian giroa txartzen joan da eta azkenean eskuin muturrak gobernua osatu du. Nire ustez, oraingo honetan Europako iparraldeko gobernuak Italiako gobernua bezain errudunak izan dira. Beraz, bere garaian herrialde guztien artean politika amankomun eta eraginkor bat eginez gero, gertaera latz hori ekidin zitekeen.

Bestalde, Europako herrialdeen artean lortutako minimoen akordio horrek, edukiaren hutsik egoteagatik, gobernuz kanpoko erakundeek esan dute ez dela baliogarria izango. Argi dago: Europa Batasunak gaiari behar den seriotasunarekin heltzen ez dion bitartean, jai daukagu!

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna